gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '438'

SAN JOAN LATERANGOA

Irudia

Baseliza honen sorrerari buruzko aipamen oso zehatza egiten du J. M. Suquiak, Itsasondori buruz idatzitako monografian, Donostiako Aurrezki Kutxak argitaratua da liburua.
XVI. mendearen erdialdean Erroman zeudela Antonio Mendiola eta Juan Pérez Berastegi apaizek jakin zuten bazela Paulo III. Aita Santuak emandakoa hain zuzen, kaperak eta ospitalak egitea baimentzen zuena. Horrelakoak egin ahal izateko, eskatzaile partikularrek eskubide batzuk ordaindu behar zituzten, gero Erromako San Joan Laterangoaren basilika zaharberritzeko erabiliko zirenak. Halaxe, eskaera behar bezala aurkeztu eta elizako agintariren batek bultzada emanda, eskatutako baimena eskuratu zuten 1592an
Baimen hari esker, Itsasondon ospitala eraiki zen, bare kapera eta bataio-harri eta guzti. Ospitala partikularra zen eta eskaleak eta erromesak atenditzeko eta laguntzeko xedea zuen. Zabaltzen uzteko baldintzetan, besteak beste, "nagusiak ohea, ogi puska bat eta pinterdi bat sagardo eman behar zien pasadizoan zetozenei".
Sortazileek ospitalaren jabetzaren oinordeko beren iloba bat izendatu zuten, Pedro Berastegi Mendiola izenekoa. Esaten denez, San Joan ospital hau eskualdena izen haundikoa izaera iritsi zen garai hartan.
Nagusigoa eskutik eskura etengabe aldatu da gaur arte eta, horregatik, baseliza oraindik ere jabetza pribatukoa da.
Dena dela, Norteko trenbidea egiten ari zirenean, joan zen mendearen amaiera aldean, ezinbestez baseliza lekuz aldatu behar izan zuten. Hala, gaur dagoen lekuan eraikitako baseliza berria 1864an zabaldua da.
Nabe bakarra du, oinplano errektangularra eta bi isurkiko teilatua, ezpataina edo kanpai-horma duena. Alde batean estalpe bat du, harlangaitzezko zutabeen gainean egina eta teilatuan egurrezko egitura duena. Barruan naberen gainean kanoi-ganga izuna dauka eta presbiterioan garaipen-arku bat, puntu erdikoa. Aldare nagusian San Joan Bataiatzailearen taila bat dago. Bi aldeetan ere aldareak daude. Teilatua oso hondatua geratu zen 1990eko maiatzaren 19ko kazkabar jasa bortitzaren ondoren.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 1.400.000 pta.

ITSASONDO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net