Lope de Isastik 1625eko dataz aipatua da. Oraindik gordetzen duen arku apur bat zorrotzeko portadaren ezaugarriei begiratuta, garbi dago, XVI. mendean eraikia izan zela.
Hala ere, gaur egun ikusi dezakegun eraikina XVII. mendean egindako berreraikitze baten ondorioa da, eta guregana oinarrizko aldakuntzarik gabe iritsi da, egurrezko baren egitura ia ukitu gabe ederki gordeta baitu, pieza bakarreko zutabeekin eta jabaloi ugariekin, baita fatxada nagusia, zurezko bilbadura ikusgarri eta oholez itxitako hastialaren goiko aldearekin.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 2.000.000 pta.