gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '545'

SAN SEBASTIAN

Irudia

Orendaingo herrigunetik gertu dago San Sebastian baseliza. Abaltzisketatik eta Aralartik barrena Nafarroara zihoan galtzara zaharraren ondoan. Herrikoek Jaun Donosti edo Jandosti esaten diote.
Antzinako baseliza asko dira San Sebastianen ohorez eginak. Bidaiari eta erromesen zaindari eta gidaritzat hartua zenez, hari eskainitako baseliza gehienak bide ondoan egon ohi dira, bidegurutzeetan eta horrelako leku garrantzitsuetan.
Baseliza hau ondoan dagoen Jaun Donosti izeneko baserrikoek zaintzen dute eta, ohore haundiz, kandela bat beti piztuta izaten dute aldarean, "gauean bidaiariei argi egiteko", tradizio zaharrari eutsiz.
Baseliza txiki bat da, nabe bakarrekoa. Oinplanoa errektangularra du eta burua poligonala. Hormak harlangaitzezkkoak ditu, entokatuta, eta ertzetan harlanduak. Estalduran teila zeramikoa du, egurrezko egiturak eutsia. Sarreran atari txiki bat du eta atea dintelduna da. Atearen gainean "Sebastian Deunaren baseliza. 1734" irakurgaia du. Data horrek adierazten du garai hatan berreraiki eta utzi zutela eliza gaur ezagutzen dugun eitearekin, izatez erdi arokoa baita zalantzarik gabe.
Barruan, koruak egurrezko egitura du eta habeburu batzuk landuak dauzka. Estalduraren euskarriko zertxak agerian ditu. Aldarean erretaula barrokoa du, santuaren taila bitxi bat duena.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Baseliza osoa errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 3.000.000 pta.


ORENDAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net