gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '448'

SANTA ANA

Irudia

Eraikin sail batek osatzen duen komentu multzoa, horien artean nabarmentzen direlarik klaustro edo erdiko patio baten inguruan antolatutako Komunitatearen egoitza eta guztiz ezaugarri barrokoak dituen eliza, gurutze latindar plantaduna.
Maria Lazkano Lazkanotarren Etxeko Andereak, Zistertarren Monastegia fundatu zuen 1646an, Antonio Okendo Almirantea bere senarra zena eta Felipe semea hil zirenean.
Valladolidetik etorritako Zisterreko bost lekaime Bernardatar Errekoletak osatu zuten lehen Erkidegoa, behin behingoz etxe partikularretan egokitu zen haserako Monastegian. 1658.an Maria Lazkano gehitu zitzaien, bere heriotza arte 1664.ko martxoaren 7an.
Monastegi berriaren eraikuntza-lanak 1650ean hasi ziren, baratzeko hesi-hormarekin. 1660.an, Miguel Abaria hargin maisuak 13.125 erreal kobratzen zituela agertzen da "egiten ari den lanaren kontura...".
1706.rako kalostroa eta korua eginak ziren jadanik, eliza, berriz, 1716.rako bukatu omen zen, urte horretan ordaindu bait zitzaizkion Iruñako Fermin Larrainzar eskultoreari 800 erreal "Lazkaoko Mojen Komenturako egiten ari den erretaularen kontura...".
Erkidegoaren Monastegi berrira etxaldatzea eta haren inaugurazio ospetsua 1716.ko Azaroaren 8an izan zen.
Frantziarren aurkako gerletan, XVIII. mendeko bukaeran eta XIX.eko hasieran, Erkidegoak utzi egin behar izan zuen Monastegi hau aldi baterako.
Maria Lazkano fundatzailea datza eliza horretan, eta honen senarra Antonio Okendo eta seme Felipe ere.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Oraingo eskusartzea zurezko euskarri-egiturari gainkarga osagarri horiek kentzera bideratu da habe nagusiak, gabirio eta latadurak. Hormigoi-geruza kendu da eta ondoren egoera txarrean zeuden egitura-elementuak ezaugarri beretsukoez ordeztu dira.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 9.000.000 pta.
1989ko Plana: 3.000.000 pta.
1990eko Plana: 5.200.000 pta.


LAZKAO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net