Nabe bakarreko tenplua, latindar gurutzeduna delarik planta. Silarrizko hormak eta kanpokaldeko kontrahormak.
Dorrea elizaren oinetan. Sarrera albo batetik, erdi-puntuko arkuduna den portada baten bidez. Ez dauka arkuperik.
XVII. mende hasieran hasi zen eraikitzen gaurko eliza, aurreko baten aurrien gainean. Juan Yguerateguik, "elizako lanen ikuskariak", burutu zuen diseinua eta, 1620. urtetik aurrera, lanen burutzea Miguel Landa eta Cristobal Aguirreren esku gelditu zen. 1655. eta 1668. urteen artean Manuel Recalde agertzen da lanean eliza honetan. XVII. mende bukaerarako bukatuta omen zegoen lanen zati garrantzitsuena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldur konpontzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 5.000.000 pta.