gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '467'

MIRANDAOLAKO BURDINOLA

Irudia

Hainbat egilerekin lankidetzan idatzitako Ferrerías en Legazpi liburuan, burdinola honen gorabeheretako asko, behar bezala dokumentatuta, aipatzen dira. Burdinola honen bizitzak XIV. mendean hasi eta XIX. mendera arte iraun zun, Industria Iraultza dela eta sortutako teknika berriek burdingintzan erabilitako artisau sistema zaharrak betiko zokoratuta utzi zituzteneko garaira arte, alegia.
Beraz, aipatutako argitalpenean kontsulta daitezkeen datu historiko jakinei buruzko aipamenak aparte utzita, Mirandaolako burdinola Gipuzkoako burdionlen zerrendan ohorezko tokian kokatzen duten hainbat daut aipatuko ditugu:
1.Bere antzinako sorrera herri tradizio erlijiosoan, 1580ko maiatzaren 3an izandako gertaera miragarri bati lotua azaltzen da, ospe mitikoaz inguratzen lagunduz.
2.Industria iraultzaren ondoren, Gipuzkoan berreraiki eta martxan jarritako lehenengo burdinola izan zen, 1952. urtean Patricio Echeverriak burut zuen ekimen eredugarriari esker.
3.Urtero burdingintza lan gogorrena lehengo olagizonen eginkizunak bertan antzezteak bere ospea handitu du, gure lurraldean horrelako erakusketetan aitzindari bilakatu baita, gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aiako Aogrregiko Burdinolarekin batera partekatzen duen ohorea, hain zuzen.
4.Denboran zehar, ekimen eta proiektu berrien sortzaile bilakatu da, BURDINOLA izeneko Burdinaren Lagunen Elkartearena kasu. Elkarte horrek Legazpiko bailararen azterketa, hedapen, berreskurapen eta kontserbazioaren alde egiten du, burdinaren kultur espazio gisa. Bestela ere, Lenbur Fundazio dugu, proiektu konplexu eta handizaleago batetik abiatuz, udala sustatu eta suspertzea helburu duena, ez kultur arloan bakarrik, baizik eta ekonomiaren arloan ere bai.
Aipatutako fudazioak sustatutako jarduketen artean, lehengo burdinola eta erroten berreskurapenak ditugu, lerro hauetan aipatzen ari garenak, besteak beste.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teillatua berritzea, ubidea garbitzea eta antepara iragazkaiztzea, makineriaren elementuak birjartzea eta burdinolaren aretoa eta tresnak behar bezala kontserbatzea, uraren birzirkulazio sistema bat abian jartzea eta ubidean eta antapara pasaguneak eta barandak edo babeslekuak jartzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 2.000.000 pta.
1998ko Plana: 1.500.000 pta.
1999ko Plana: 2.000.000 pta.
2000ko Plana: 1.000.000 pta.
2004ko Plana: 5.000 €
2005eko Plana: 3.000 €


LEGAZPI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net