gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '471'

SALBATORE

Irudia

Dokumentatuetako aipamen eta enpluaren adbokazioaren arauera, eliza honen jatorria XIV mendekoa bada gutxienez.
Fatxada nagusiko murruen behakaldeak, harlandularriz eginak, hasierako eraikuntzaren kondarrak izan litezke eta arkiboltadun arku zorrotzezko portada berriz XIV mendekoa.
Lanak 1580 inguruan hasi ziren, 1576an Eskorialean lanean arituriko Domingo de Ezeiza hargin-maixuaren gidaritzapean.
Domingo de Ezeizak murruak, gangak eta kanpandorrea eraikitzeko konpromezua hartu zuen. 1608 inguraun hil bide zen, data honetatik aurrera Diego Lopez de Ezeiza, bere semea, hasten bait da burutzen ari diren lanak kobratzen.
Badirudi lanen jarraipena bere gain hartu zuela, 1632ra arte bere izenean agertzen bait dira parrokiko kabildoarekin egiten diren kontu-garbiketak. Bera hil ondoan, badirudi garaitsu honetan hil zela, eta 1636ra arte bere alarguna arduratu zen lanen kobratzeaz.
Dorrea XVIII mendean bukatu zen eta arkupea baliteke XIX mendean itxia izatea.
Bi ataleko nabe bakar eta zortzialdeko absidearekiko eliza. Korua oinaldean, hiru begiko arkupe batek eusten diola.
Mentsuletan irozotutako gurutze-gangekin estalia dago, eta mentsula horien abakoa, bere aldetik, murruak gangen abiapuntutik bi bat metrotara korritzen dituen inposta baten parean kokatzen da.
Alboko eliz atari itxitik barrena -honek erdi-puntuko hiru arku erakusten bait ditu, tenplura sartzen da, arkiboltekiko arku oso zorrotzeko arku gotiko bat zeharkatuz.
Kanpandegiaz hornitutako dorreaz gainera, badago ezpataina bat ere elizako portadaren gainean.
Erretaula barrokoa du, hiruna estaiako hiru gorputzekin, eta gorputzak bata bestetik bereizteko salomondar zutabeak. Erretaularen erdian, beheko estaian dago sagrarioa, Jesus Nazaretarraren eta Doloretako Mariaren irudien artean. Sagrarioaren gainean Igokundearen mihise bat eta ezker-eskuin Kristoren Deikundearen eta Jaiotzaren beste bana daude. Azken estaian Kalbarioa dago, bi aldamenetan Azken Afariaren eta Pilatoren etxeko epaiketaren mihise bana dituela. Aldare nagusiaren bi aldeetara beste bi aldare daude, erretaula barrokodunak, bata Arrosarioko Andre Mariari eta bestea San Joseri eskainiak.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea, dorrea errestauratzea eta erretaula nagusia eta aldamenetakoak xilofagoen aurka tratatzea, sendotzea eta zaharberritzea, eta organoa zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.000.000 pta.
1987ko Plana: 1.000.000 pta.
1997ko Plana: 7.000.000 pta.
1998ko Plana: 15.000.000 pta.
1999ko Plana: 8.000.000 pta.
2000ko Plana: 4.000.000 pta.
2002ko Plana: 11.600 €
2003ko Plana: 70.000 €
2004ko Plana: 20.300 €


LEGORRETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net