gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '693'

SAN PEDRO

Irudia

Ezaguna da 1292an Zumaian bazela "Santa Maria monastegi" bat, garai honetan Gaztelako Sancho Ivak Orreagako Monastegiari eman ziona.
Iritzi desberdinak badaude ere, badirudi gaur San Pedro eliza dagoen leku berean egon zitekeela, bertan, XVI mendeko berregite lanen aurreko eraikuntza baten kondarrak nabaritzen bait dira.
Koruko barandan agertzen diren inskripzio batzuk adierazten digute lanak egin zireneko data, eta hauek diotenez "Felix Juan de Aguirre eta Dominica de Aguirre, haren emazteak, egin zuten eliza eta Lope de Arteaga eta Garcia Fernandez de Aguirre, bere ondorengoaek, errematatu edo eginbukatu zuten 1530eko Apirilaren 1ean".
Lan horiek batipat, gangen burutzea eta dorrearen errematea izango ziren.
1574 eta 1577 bitartean Joan de Anchieta eskultoreak, Martin de Arbizu mihiztatzailearen laguntzaz aldare nagusiko erretablo romanista bikaina burutu zuen.
XVII mendearen erdi aldera sakristia eta inguruko eraikuntzak egin ziren.
Hiru ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko tenplua, gurutzadura baten modura bi albo-kapera dituela.
Gurutze-gangekin estalia dago eta hauek ezaugarri gotikozko mentsula eta koloma-baletan irozotzen dira.
Elizaren oinaldean eta erdiparean kokatzen den dorrearen sendotasuna nabarmentzen da. Dagoen lekuan kokatuta egonik -punturik garaienean- eta bere bao-urritasunak, gotorleku baten itxura ematen diote. Atentzioa deitzen du, berebat, bere kanpoko murruen garraztasunak, leihate gutxirekin eta horma-bular trinkoekin sendotuta.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez eta erretaula nagusia eta San Antongoa kultur ondasun kalifikatu izendatuta daude, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak konpontzea eta erreteilatzea, sakristia barne-apailatzea, gangak pintatzea, insektu xilofogoen kontra tratamentua ametea eta sartzeko enparantzaren gurutzeak zaharberritzea. Barrualdea egokitu eta irisgarritasun baldintzak hobetzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984eko Plana: 1.800.000 pta.
1985eko Plana: 3.000.000 pta.
2001eko Plana: 975.000 pta.
2005eko Plana: 9.000 €
2007ko Plana: 200.000 €


ZUMAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net