Malda handiko lursail batean eraikitakoa eta hartara egokituz, baserri hau ikusgarria da, bere tipologia eta eraikuntza kalitatea direla eta.
Tipoloigaren ikuspuntutik, garbi dago Landeta baserria, sarrerako ateko goiburuan grabatutako inskripzio batek dioenez 1724an eraikitakoa, bi etxebizitzetarako eginda dela. Hori dela eta, bre barneko antolaketa XVI. eta XVII. mendeetako baserriek dutenarekin alderatuta oso desberdina da.
Hormak harri onekoak dira, eta hareharriz landutakok eskantzuak eta bao itxiturak dituzte. Teilatua hiru isurikoa da. Egurrezko baren hezurdurak, eskuairalde handiko piezak eta zuhaitz itxurako zutabeak dituena, jabaloi ugari baitituzte, sendotasun handia erakusten du.
Oro har ondo gorde izanak eta aldaketa gutxirekin baserri honen interesa handitzen du, ondo zehaztutako garai baten erakusgarritzat har baitaiteke.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 1.000.000 pta.