gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2018ko maiatzak 24, osteguna

 

select * from iglesias where id = '474'

DORLETA

Irudia

Gazteluko Andra Mariaren eliza honetako antzinako adbokazioak, egun oraindik badirauten bere inguruko usadio eta legendek eta fatxada nagusian sarturik dauzkan erromaniko erara dekoraturiko harrien kondarrek adierazten digute tenplu honen aspaldiko jatorria.
Bere inguruetan aurkitu den nekrolopisak lehenengo azterketa batean XI edo XII mendekoa dirudi eta santutegiaren jatorria argitzeko oso baliagarria gerta liteke.
Kontu Liburuko datuen arauera eta eraikuntzaren ezaugarri arkitektonikoak kontuan hartuz, gaur egun duen itxura gehien bat XVII mendearen bukaeran emana duela esan daiteke.
Ezagutzen ditugu, ordea eraikuntza berritu aurreko zenbait xehetasun historiko ere.
Horrela, 1539an dataturik dagoen Kalahorrako Prebisorearen agindu bati zegokion dokumentu batean aipatzen dira garai hartan santutegian egin ziren lanak eta baita bertan zegoen beaterio bat ere.
1611an, Santutegiko maiordomoak eta beatek ostatu berri eta aparteko bat eraikitzeko behar zen egurra eskatu zioten kontzejuari. Lanak 1624ean hasi ziren eta 1645ean Felipe de Madinaren gidaritzapean amaitu ziren.
1647an, Felipe de Uriarte, hiriko semeak, Santutegian Sortzez Garbiari eskainitako kapera bat eraikitzea agindu zuen.
1684ko Azaroaren 6ko data daraman dokumentu batean aipatzen da eraikuntza erori zorian zegoela eta premiazko berrikuntza baten beharra zuela.
Eliza berriaren traza Felipe de Ezkurrak egin zuen. Traza honen arauera hasi zituen eraikitze lanak Jose de Ibarrak, eta gero, Gabriel de Imaz, Gatzagako semeak hartu zuen bere lekua.
1732an mendebaldeko murrua eta ezpataina berritu ziren Juan Bautista de Arbaizaren zuzendaritzapean.
Geroago, lurraren egoera geologiko kaskarrak beste berrikuntza batzu egitera behartu du, gaur egungo errestaurazio konplexu batzuri esker amaitu zirenak.
Oinplano gurutze-latinezko eliza, lau ataleko nabe, gurutzadura eta abside angeluzuzenarekin.
Nabearen lau atalak eta absidea, ilargizkazko kanoi-erdiko gangekin estaliak daude, erdi-puntuko fajoi-arkutan irozotzen direla.
Kanpoko murruak harlanduzkoak ditu eta estalkiak zurezko egitura. Erlaiz batek koroatzen ditu murruak, eta erlaiz horretan erromaniko garaiko giza buruekin tailatutako mentsula batzuk kontserbatzen dira.
Fatxaden artean, portada nagusi aberasa gailentzen da bere ezaugarri barrokoekin. Hastialari dagokion fatxada ezpataina batek koroatua dago, bere behe-atalean erdi-puntuko arkuan takatutako portada bat erakutsiz.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Murruak indartzeko eta oinarriak sendatzeko lan garrantzitsuak egin behar izan dira. Horren ondoren eroritako estalkiaren eta gangaren zatiak berreraiki ziren, behin teilatua erabat konponduz gero, tenpluaren barne-apailamenduarekin amaitzeko eta erretaulen garbitzea eta sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 4.000.000 pta.
1986ko Plana: 21.000.000 pta.
1987ko Plana: 4.600.000 pta.
2002ko Plana: 3.000 €


LEINTZ-GATZAGA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net