gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '475'

GATZ FABRIKA

Irudia

Dorletako santutegitik gertu, aspaldian sortu zen gatz fabrika zahar baten aztarrenak daude oraindi. Fabrika hura ur gaziko iturburu baten ondoan egina da eta herriaren izenean (Gatzaga/Salinas) oihartzuna utzi du.
Beharbada dagoeneko erromatarren garairako hasiak ziren gatza ateratzen leku hartan. Azken fabrika, berriz, 1956rarte aritu zen martxan.
Leintz-Gatzagako Udala gatz fabrika honen eitea eta balioa berreskuratzeko ahaleginak egiten ari da azken urteotan.
Han dauden eraikinetako batzuk dagoeneko konpontzen ari dira eta beste batzuk erdi aurri daude. Hona hemen zein diren: gatza lehortzeko, prestatzeko eta paketaratzeko aretoa, erregaiaren biltegia eta zerra mekanikoa, tailerra, dorla zaharraren tegia eta ur putzua estaltzen zuena.
Eraikin horiek ez dira berez oso aspaldikoak, baina instalazio zaharrago batzuk era badaude, esate baterako hareharri landuz egindako ur putzua -iturburuko ura biltzen zuena- eta industriarurreko garaikoak diren beste zenbait aztarna arkeologiko.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 1994ko azaroaren 22ko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Inguru osoa garbitzea, gatza lehortzeko aretoa berritzea, dorla zaharraren eta bulegoen eraikina eta ur gaziaren putzukoa konpontzea, horma batzuk sendotzea eta baranda babesgarriak jartzea, presak eta ubideak eraikitzea, drenaje galeria irekitzeaeta kanjiloi gurpila jartzea eta ur gazia ateratzeko putzupada-gurpila eta "paternotrea" instalatzea eta harrera gunearen estalkia zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 5.700.000 pta.
1993ko Plana: 4.000.000 pta.
1994ko Plana: 3.000.000 pta.
1995eko Plana: 2.000.000 pta.
1997ko Plana: 1.000.000 pta.
1998ko Plana: 1.000.000 pta.
2000ko Plana: 1.000.000 pta.
2001eko Plana: 500.000 pta.
2004ko Plana: 4.000 €
2005eko Plana: 6.000 €


LEINTZ-GATZAGA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net