Nabe bakarreko eta zortzialdeko absidea duen eliza. Gurutzeria gangak. Presbiterio goratua, bertara harmailadi baten bidez iristen delarik. Oinetan, sekzio kuadrangularreko dorrea. Kanpokaldeko kontrahormak dituzten silarrizko hormak.
XIV. mendean eliza bat zegoen Lezon. Handitu edo berreraiki egin zen XVI. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, eta lanak XVII. mendean jarraitu ziren. Azkenik, erreforma garrantzitsuak burutu ziren XVIII. mendean.
Nabe bakarra du eta nabeko lau zatien sapaian gurutze-gangak daude. Presbiterioa nabea baino maila altuagoan dago eta hara igotzeko eskailera batzuk daude erdian.
Nabearen buruko horma osoa hartzen duela erretaual nagusia dago. Diseinatu Anbrosio Bengoetxeak egin zuen eta egin, berriz, Domingo Goroak eta Domingo Mayorak egin zuten 1600 urteaen inguruan.
Erretaula xilofagoek erabat hartuazegoen eta masa galtzen hacia zegoen bai elementu arkitektonikoetan bai eskultorikoetan. Erretaulari eusten zion egitura sendotu, pieza arkitektoniko batzuk finkotu eta egurrezko eskultura batzuk tailerrean konpondu beharra zegoenez, erretaula desmuntatu egin zuten.
Orduan, absideko hormaren erdian leihate bat agertu zen, mainela duena. Leihate hori adreilu mazizoz beta zegoen eta, gainetik, zentimetro bateko lodiera duenkare eta hondarrezko entokatu batekin estalia. Entokaduraren azalean bi irudi zeuden margotuta: ezkerrekoa ia desagertuta zegoen dagoeneko eta eskubikoak, berriz, hondatu xamarra egon arren, aingeru edo santu bat ageri du, koroarekin eta konkan sartua.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erretaula nagusiaren eta beste elementu higigarrien zaharberritzea, pinturak atera eta konpontzea eta kanpoko hormak zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 2.000.000 pta.
1992ko Plana: 3.000.000 pta.
1993ko Plana: 5.000.000 pta
2007ko Plana: 150.000 €