gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala

 

select * from iglesias where id = '481'

SANTA MARIA MAGDALENA

Irudia

Ziurtatzen duen dokumenturik ez badugu ere, herriaren inguruetan kokaturik egoteak, hau da Iruñetik Oriako ibarrera zihoen antzinako galtzararen trazadura bera duen errepidearen ondoan, eta ospital lanari lotutako bere adbokazioak, adierazten digute ermita honen antzinako jatorria.
Murugarrenek dionez, "ibaiaren alde batean, hirian sartu aurretik, eta erromes edo ibiltariak herritarrekin haremanetan sartu baino lehen, legenak edo San Lazaroren gaitzak jotako ibiltariak hartzeko leku aproposean" altxa zen ermita eta hala dirau oraindik ere.
Ermitaren antzinatasunak eta hasiera hasieratik lazareto moduan erabilia izateak sortu zuen ustea eta eritzia, beste zenbait kasutan bezala, tenplu txiki hau, Lizartzak izan zuen lehen parrokia izateaz gain, Orexa eta Gaztelukoa ere izan zela.
Murugarren ustez 1586ean Martin de Elkanok Aita Santuaren eta Erregeren ordezkari gisa Lizartzako hiri barrutian bisitatu zuen "hospital"-a Magdalenako hau bera zen, zeinaz idatzita utzi bait zuen: "Lizartzako erretorea izandako Domingo de Ibarrondok sortu zuen. Etxe bikaina da eta... lantzeko gai diren soro, baratza eta sei dukatako errenta dauzka".
Ermitan patroiaren irudi bat gordetzen da. XVI mendeko taila bat da eta D. Manuel Lekuona dioenez Jeronimo de Larreak egina izan liteke.
Oinplano angeluzuzeneko tenplu txiki bat da, bi isurkiko teilatuarekin eta kanpandegi sinple batean errematatuta.
Fatxada nagusia bi gorputzek osatzen dute: goiko partea, zerbait hegaldua, bi ezproinez azpatua ageri da. Hutsune guztiak oraindik berriki eginak direla ematen du.
Tenpluaren barnean, aldararen aurrekalde guztia betetzen duen erretabloa gailentzen da. Magdalenaren zurezko taila polikromatu batekin.
Gero, badago koru txiki bat ere, zurezko egiturarekin.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zimentuak indartu zitzaizkion, murruak sendatzea eta saneatzea, teilatua erabat berritzea eta estaldura berriak egitea kanpoko eta barneko paramentuetan, korua berregokitzea eta erretabloa errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 870.000 pta.
1986ko Plana: 1.543.000 pta.


LIZARTZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net