gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 21, larunbata

 

select * from iglesias where id = '482'

AROSTEGI

Irudia

Baserri hau, gaurregun kaleak hartutako gunean dagoena, "Arostegigoena" gisa ageri da aipatua jabetza agirian.
Erakin errektangularra da eta bi oin eta teilatupekoa ditu. Teilatua bi isurkikoa du. Hormak harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta zurituak, eta horma eta leiho ertzak, aldiz, kareharri landuzkoak.
Bere fatxadetan garai ezberdinetako elementuak ditu. Hala, puntu erdiko arku dobeladun bat eta arku ojibal molduratu bat XVI. mendekoak dira eta beste baogune batzuk, berriz, seguru asko XIX. mendean egindako berrikuntzen emaitza dira.
Barruan egurrezko egitura du, nahiko eraldatua baina ondo xamar kontserbatua. 1992an fatxadak eraberritzeko eta teilatua konpontzeko obrak egiten hasi ziren, eta obretan ari zirela teilatu zati bat erori zen. Horregatik, egitura nagusiko pieza batzuk eta kapirio eta lata gehienak aldatu behar izan zituzten.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketak estalkian. Birgaitze orokorra.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 1.400.000 pta.
2011ko Plana: 3.400 €

LIZARTZA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net