Planta errektangularreko baseliza, bi isurkiko estalduraduna, barrukaldetik ikusten den zurezko egitura izanik. Nabearena baino altuera txikiagoa duen abside errektangularra, kanoi-gangak estalia. Zurezko egitura duen ataria alboko fatxadan, eta bere oinean sartuta dagoen dorre kuadrangular batek erdibitua.
Nikolas V Aita Santuak, Iruñeako elizbarrutian zegoen Debako biztanleei, orduan Deba hiribilduko ihardutze-eremuaren barnean zegoen Mendaro udalerrian, bere hilerria, bataio-iturria, eta abarrekin, eliza bat eraikitzeko baimena ematen duen dokumentu bat ezagutzen da, 1452.ko Uztailaren 1ean datatua, Erroman.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluaren estalduren zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 3.500.000 pta.