Oin errektangularreko eraikin bikaina, lau isurialdeko estalkia duena. Harri-hormazko kanpo hormak ditu, eta horma izkinetan eta bao ertzetan harlanduak. Hegoaldeko fatxadaren zati batean adreiluzko paramentuak eta zurezko bilbadura bat edo beste daude. Fatxada nagusian, puntu erdiko bi arku dituen sarrerako portada dauka. Giltzarrietako batean "jhs" idazkuna dauka. Kareharrizko armarri eder bat ere bai. Kanpoaldean, bi aska. Barnealdean XVI. mendeko jatorrizko zurezko egituraren elementu solte batzuk dauzka oraindik. Gaur egun azpimarratzekoa da estalkia, berriagoa den arren egitura interesgarria baitauka.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 2002ko ekainaren 3ko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Hormen et estalkiaren egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 18.000 €
2005eko Plana: 12.000 €