Oinplano errektangularreko eta hiur oineko etxea da. Teilatua bi isurkikoa du. Kanpoko hormak harlangaitzez eginak dira eta lau hormen ertzak eta leiho batzuenak harlanduzkoak. Barruan egurrezko egitura du. XVI. mendeko jatorrizko baserriaren lekuko gisa, arku zorrotzeko ate dobeladun bat dauka oraindik. Arkuaren giltzarrian armarri txiki bat du.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 1.000.000 pta.