Azpilgoetan 1502an, Jasokundeko Andre Mariari eskainitako eliza baten berri bada paperetan.
Gipuzkoako eliza gehienetan bezala, baliteke XVI. eta XVII. mendeetan zehar aldakuntza eta zabalkutnza garrantzitsuak jasan izana.
Hala ere, munta handiko lanak, gaur egungo konfigurazioa eman zizkiotenak, bestalde, XVII. mendearen bigarren erdialdean egin ziren, Pedro Bautista de Lascurain y Retana Jaunak bere testamentuan egindako dohaintza bai esker.
1756an Francisco de Iberok eman zion trazadura, eta, obrak garai hartan Elgoibarko elizako dorrean lanean ari ziren Miguel de Eguia eta Mendaroko beste hainbat hargin ofizialen esku utzi ziren. Berreraikuntzan honako lan hauek egin ziren, hormak altxatzea, arkuak, gangak eta teilatuak egitea eta dorrea eta ataria eraikitzea, alegia. Egia esan, eliza berri bat altxatu zela esan liteke; horregatik, gaur egun duen itxurak, kanpotik nahiz barrutik, estilo barrokoa ekartzen digu gogora.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia berritzea egurrezko zurajea mantenduz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 1.000.000 pta.
1999ko Plana: 5.000.000 pta.