gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '506'

PORTUKO LONJAKO MUSEOA

Irudia

Mutrikuko lehengo arrantzaleen kofradiako eraikina portuko ekipamendua hobetu nahian hainbat zerbitzu kokatzeko birgaitzen ari ziren. Proiektuak eraikinaren ezaugarri fromal eta egiturari dagozkionak kontuak hartzen zituen.
Lan horietan, eraikinaren erdiko alderdian enkanterako mekanismoak jarraitzen zuen, baina ez zen hura zaharberritzea aurreikusten.
Aipatutako enkanterako edo salmentetarako makanismoa, bertan agertzen den errotuluaren arabera "Bentalekua" izenekoa, labur-labur esanda, egurrez egindako altzari zirkularra da, 5,70m-ko diametroa duena. Hogeita hamar inguruko serleku ditu bakoitzak gorputz zentralarekin konektatutako bere pultsadorearekin, arrain enkantean erosleen nortasuna egiaztatzeko.
Diseinu egokia, sistema mekanikoaren irtenbide tekniko burutsuak eta egurrezko lanen burutzapenaren kalitatea direla eta, gordetzea merezi zuen elementu higigarria da, daukan interes etnografikoarengatik besterik ez bada ere.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Xilofagoen aurkako tratamendua ematea eta sistema mekanikoa, pultsadoreak, tentsoreak, kontrapisua etab. konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 1.000.000 pta.


MUTRIKU

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net