Planta errektangularra eta bi lataduratako landetxe isolatu honek, lau isurkiko estaldura du. Oso nabaria da fatxada nagusiko erdi-puntuko arkuan dobelaturiko portada. Bertan, JHS anagrama dago giltzarrian, eta goiko planta zurezko bilbapenak.
Baserri hau, XVI mendeko jatorrizko eraikinaren gain XVII mendean buruturiko aldaketen emaitza bide da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egiturazko elementuen sendotzearen eta estaldura berritzearen bidez, zurezko egitura mantenduz.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 1.500.000 pta.