gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '513'

SAN ESTEBAN

Irudia

Gauza jakina da erromatarrak Bidasoa eskualdean izan zireal. Baita gure aro honetako lehengo gizaldietan meategiak ere izan zirela Arditurrin. Horregatik pentsa zitekeen aspaldian behar zuela jende multzoren bat inguru hartan bizitzen eta, hortaz, ezagutzen ez genuen elizaren bat ere izango zela garai batean Oiartzunen nonbait. Gainera, jakin badakigunez ohitura eta leku sakratuak luzaroan aldatu gabe irauten dutela eskuarki, ez zen zaila pentsatzea eliza zaharrago baten arrastoak gaurko elizaren azpian egon zitezkeela. Hala, "Arkeolan" Arkeologi Azterketa eta Ikerketa Taldeari eliza azpian indusketak egiteko ardura eman zitzaion eta erromanikoa izan litekeen eliza baten aztarnak aurkitu ditu bertan. Aztarna horiek berretsi egin dute agiri batzuek eta tradizioak ahoz aho esaten zutena: Lartaungo San Esteban zin-eliza oso antzinakoa dela benetan.
Gaur ezagutzen dugun eliza, ordea, soldadu frantsesek, Labriteko jauna aintzindari zutela, 1476an suntsitu zuten eliza gotiko zaharraren gainean eraikitakoa da. Eliza berriz eraikitzeko lanak XV. mendean bertan hasi eta XVI. mende osoa iraun zuten. Horma sendoekin eta kontrahorma ugarirekin jaso zuten eta, hala, itxura errenazentista hartu zuen.
Agirietan jasoa dagoen legez, 1584an Juan Sarobe hargin maisua hartu zuten eliz dorrea egiteko Nikolas Lizarragaren planoaren arabera. Juan Sarobe, ordea, 1599an hil zen eta dorrea burutzeko Pedro Zaldua hargina jarri zuten 1602tik aurrera.
Sebastian Lekuonak eta Jos Zuaznabarrek egindako planoetan oinarrituta elizdorrearen azpiko aldean Santokristoren kapera egin zuten 1721ean edo. Kapera barrokoa da, oso bikaina, kupula batek estalia, eta ondo kontserbatuta iritsi da gaurko egunera.
Erretaula 1629-1643 bitartean egin zen. Estiloz klasizista da, eta beranduagoko eranskin batzuk ditu. Hiru gorputz eta sabaikoak osatzen dute eta, antolaketari dagokionez, hiru kale nagusi eta bi kale-arte ditu. Erdiko eta aldamenetako kaleetan mukulu biribileko irudiak dauzka, eta kale-arteetan laukizuzen barneko erliebeak. Erretaulako eskultura lana Joan Huizi eta Gaspar Ramos nafarrei zor zaie, eta errematea Sebastian Lekuona eta Jose Zuaznabar oiartzuarrei.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez, eta erretaula nagusia kultur ondasun kalifikatu izendatuta ere, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.


SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak osorik berritzea, zurezko egitura gordeta; ganga eta hormen egiturak indartzea; ingurua hiritartzea eta saneatzea; erretaula nagusia eta beste elementu higigarri batzuk zaharberritzea; eta indusketa arkeologikoa. Santo Kristoren kapera zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 4.000.000 pta.
1993ko Plana: 35.000.000 pta.
1994ko Plana: 16.000.000 pta.
1995eko Plana: 12.400.000 pta.
1998ko Plana: 2.000.000 pta.
1999ko Plana: 8.000.000 pta.
2007ko Plana: 110.00€
2008ko Plana: 195.500 €


OIARTZUN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net