Sortzez XVI. mendekoa da Arbide baserria. Orduko ezaugarri batzuk agerian ditu oraindik. Adibidez, puntu erdiko arkuan egindako portada zaharrak ditu, arkuaren giltzan -orduko usadioaz- IHS Jesukristoren anagrama dutenak, eta leiho txiki batzuk ere baditu arku konopialean eta puntu erdikoan eginak. Geroago, XVII. mendean, baserria haunditu egin zuten, alboko hormak eta teilatua luzatuz eta fatxada berria eginez. Fatxada berri hori egurrezko bilbadura agerian utzita egin zuten eta fatxada nagusia bihurturik geratu zen, lehengoaren beste aldean.
1992. urterako bai barruko egitura, zurezkoa, bai kanpoko hormak oso hondatuta zeuden eta etxea erortzeko zorian zegoen, izan ere beheko zutabeak oso ahulduta zituen eta karga-hormak ere zurruntasuna galdua zuten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egoera horretan ia ezinbestekoa izan zuten hormigoi armatuzko egitura eta galanda perimetralak jartzea beheko oinean eta tarteko solairuan.
Dena dela, goiko oinean eta teilatupean zegoen zurezko egitura bere hartan errespetatu da, behar bezala sendotu ondoren.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 500.000 pta.