Ermita honen lehenengo aipamena 1549koa da, data honetan bait dio Cristobal Olazaranek erretabloa urreztatu eta estofatu zuela. Oñatiko Unibertsitateko talde eskultorikoetan parte hartzeagatik ezaguna zen Pierres Picart eskultorea izan zen haren egilea.
San Martin ermitan bertako santuaz gain, San Roke, izurriaren kontrako zaindaria ere gurtzen zen.
Badirudi Oñatiko herrian garrantzi handia izan zuela XVI mendearen erdi aldera, 1598an Kontzejuak harturiko akordio baten bitartez, Pizkunde Pzkoaren hirugarren egunean ermita honetara prozesioan joatea erabaki zen, eta zeremenoa erlijiosoaren ondoren bertako zelai zabalean herri festa bat ospatzea ere.
Ermita honetan Errementarien Hermandadeak zegoen, San Martinen adbokaziopean. 182ko Martxoaren 25ean lehengoaren banaketaren ondorio bezala berri bat sortu zen San Rokeren babesapean. Egun, bi Hermandadeak, San Martinenak eta San Rokerenak indarrean irauten dute, bakoitzaren ospakizunei eusten diotelarik.
1774ean, ermita erortzeko zorian zegoenez, zenbait berriztapen egin zitzaizkion.
1885ean, San Rokeren Hermandadeak koruaren berritze lanei ekin zien. Arkupea ere garai horretan eraikia da.
Sakristia 1909an egin zen.
Oinplano angeluzuzeneko nabe bakarreko baseliza, harlangaitzezko murruekin eta zurezko egitura batek sostengatzen dion bi isurkiko teilatuarekin.
Bere barnean, zurezko zutoin bat nabarmentzen da, goiko partean euskarri eta tiragarrizko sistema batek osatuta. Gure herrikoi-arkitekturan ale aparta kontsidera genezake.
Presbiterioa, burualdeko hiru erretabloak azpatzen dituen zurezko oholezko ganga hirukoitz batekin estalia dago. Eta zurezko koru bat doa oinaldean ere, tenplurako sarrera hemendik duela, zurezko egiturazko atari batek babesten dion arku zorrotzeko portada dobelatu batetik.
Sakristia epistola aldeko murruari eratxekia dago, seroretxearen parean.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erabat errestauratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 14.873.664 pta.
2000ko Plana: 1.000.000 pta.