gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 29, astelehena

 

select * from iglesias where id = '525'

ZUMELZEGI

Irudia

Oñatiko herria ikus daitekeen hegi baten gainean kokatuta dago gaur baserri bihurturiko dorre-etxe hau, eta oriandik ere gordetzen ditu eraikuntza eta egiturazko zenbait ezaugarri, Gipuzkoan ezagutzen ditugunetan zaharrena bide dela adierazten digutenak.
Gehien bat XIV mendearen erditik XV mendearen eri alderarte egin ziren Ahaide Nagusien guduei lotuta daude dorre-etxe hauetan, murruen lodiera eta baoen dimentsioak dira bere antzinatasunaren ezaugarririk nagusienak.
Gebaratarren antzinako leinu boteretsuarena izandako Zumelzegi dorreak, ia bi metro lodi diren murruak duazka eta orain urte gutxi arte bere baoak murruarteka soilak bakarrik ziren, estu eta luzeak, eraikuntza guztian zehar barreiaturik.
Azken garaietan, lehenengo bao hauetariko batzu urratu egin ziren argitasun handiago bat lortu nahiean, eta lehio berriak zabaldu zitzaizkion neurri batean dorrearen guda edo defentsa kutsua galduz.
Hala ere, bere kokagune gaihenak, bere konposizioaren sinpletasunak eta bere sendotasun handiak, Oinaz eta Ganboatarren aerdi-aroko gudu nahasmenduzkoen oroitzapena bizirik gordetzen laguntzen dute.
1964eko Urtarrilaren 17an emandako Ministeritzaren Agindu baten bitartez Zumelzegi Dorrea interes Probintizleko Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten.
Oinplano nabarmenki karratuko edifizioa, 13,6 x 13,4 metroko neurriekin, eta 15 metroko altuerarekin.
Oraindik gordetzen du dorrearen lehen oinera igotzeko jatorrizko patin edo kanpoko eskailera, Ekialdeko murruari eratxekita.
Kanpoko murruak harlangaitzezkoak dira, eta landuak fatxada kantoietan eta baoen azpaduretan, azken hauek beren jatorrian gezi-leiho estu eta luzeska batzuk besterik ez bazituzten ere beren irekidura guztitzat.
Edifizioaren bukaera, hasiera batean bere perimetroan almenaduen estalki laun bat izango zena, estaldurazko elementu bezala zurezko egitura eta ohizko teila dituen lau isurkiko estalki batek egiten du gaur egun.
Bere bikaintasuna eta lerdentasuna murrizten dizkioten eraikin sail bat eratxeki zaizkio azkenaldean dorreari.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1998ko azaroaren 24ko 322/1998 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren zurezko egituraren sendatzea eta teilatuaren berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 1.000.000 pta.


OÑATI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net