gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '526'

SANTA MARIA MAGDALENA

Irudia

Gurutz latindarreko planta duen baseliza txiki hau, lunetoz hornaturiko kanoi-gangez dago estalirik. Ermitaren oinetarako sarbidea portada dinteldu barrokoaren zehar. Portada dinteldu honen gainetik bao bakarreko kanpandorrea gailentzen da. Harrizko fuste zilindrikoko harrizko euskarriak alboko portikoan eta zurezko egitura estalduran.
Santxolopetegi auzoko ermita honen lehenengo berria, Zumaldek dionez, 1442koa da. Aintzinako garai haren aztarna gisa edo, Magdalenaren taila gotiko bat iritsi zaigu, gaur regun gurutzaduraren besoetako batean erakusgai dagoena.
Nolanahi ere, bere ospea San Francisco de Borja Oñatin egon zenekoa datorkio batipat. Izan ere, 1551etatik 1553ra bitartean bizilekutzat hartu zuenean eskualdeko bilgune izpirituala bihurtu bait zuen.
1740ean, erortzear zegoenez, birreraiketa obra handiak egin behar izan ziren betan, eta orduan eman zitzaion gaur regun duen itxura barrokoa.
1759an Juan Olaldek dohaintza bat eman zuen bertarako erretaula berria egin zedin. Hala, Juan Bautista Jauregik hasi zuen lana, hurrengo urtean amaitu zuelarik.
1843an ere konponketa-lanak egin ziren.
Azkenik, 1951ean, auzotarren eraginez, ermitaren egoera hobetzeko lanak egin ziren, amaiera, hain zuzen ere, bukatu berria den teilatuaren konponketa izan dutelarik.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua osoa berritzea eta estalduraren zurezko elementuetan hezetasunaren eta intsektu xilofagoen aurkako tratamendua egitea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 7.500.000 pta.


OÑATI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net