gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2017ko maiatzak 28, igandea

 

select * from iglesias where id = '546'

SANTA KRUTZ

Irudia

Tenplu hau, XVI mendean aurreko eraikuntza bati egin zitzaizkion berriztapenen eta XVII mendean batipat burututako aldaketa eta zabaltze lanen ondorioa da.
Nabea XVI menderako bukaturik zegoela dirudi, 1610ean Juan de Basayaz eskultoreak, aldare nagusiko erretabloa eta sagrarioa burutu bait zituen Tolosako bere tailerrean.
1637an Iruñeko Apezpikuari perito bat izendatzeko eskatu zitzaion, Juan de Basayazek Orexan egin zituen lanak aztertzeko.
Tabernakulua 1731ean urreztatu zen, eta erretabloa berriz, 1827an pintatu eta urreztatu zuten, inskripzioek diotenez, D. Joakin Lorenzo de Ormaetxea Erretore zela.
XVIII mendearen garrantzi dexenteko lanak egin ziren, gaur bataiategi den alboko kapera, dorrea eta korua alegia.
Garai honetakoa da gaur egungo sarrerako portada ere.
Saloi-oinplano eliza, hiru ataleko nabe bakar eta abside poligonalarekin.
Nabeari ebanjelio aldetik eratxekita eta presbiterioaren ondoan, sakristia aurkitzen da. Alde berean eta erdiko atalean, kapera angeluzuzen bat dago. Oinaldean, berriz, ageriko zurezko egiturazko koru bat doa.
Nabearen hiru atalak mentsuletan irozotutako gurutze-gangekin estaltzen dira: sakristia kolometan deskargatzen den gurutze gangarekin, eta albo kapera ilargiskaz hornituriko kanoi-erdiko gangarekin, mentsula barrokotan irozotuta.
Dorrea elizaren oinaldean kokatzen da, mutur batean. Eta honen azpian eratzen den ataria, epistola alde osoa korritzen duen atari batean luzatzen, betatik tenplura sartzeko, portada barroko sinple bat zeharkatuz.
Badago zurezko beste atari bat ere elizaren oinaldean, arku karpanelean egindako portada dobelatu bat babesten duena.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Tenpluaren barnealdearen apailamentzea, konponketak dorreraren estalkian eta erretabloa errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
1985eko Plana: 200.000 pta.
1987ko Plana: 500.000 pta.
2000ko Plana: 15.000.000 pta.


OREXA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net