San Martin, erromes eta ibiltarien zaindariaren ermita, bere adbokazioa justifikatu nahiean edo, Igeldon hasi eta Mendizorrotzen barrena Oriora zihoan kostako antzinako bidearen ondoan kokatzen da. Oraindik geratzen dira zenbait bideunetan galtzara zaharraren haztarnak.
Luis Murugarrenek dioenez, tenplu honen aipamen dokumentaturik zaharrena 1584koa da. Bere ezaugarri arkitektonikoak eta zehazkiago bere arku zorrotzezko portadak Erdi Haroaren azken garaira eramaten gaituzte.
Normala den bezala, harrez gero ermita honek zenbait aldaketa nozitu ditu; murruetan oso argi nabari daitezke bere eraikuntzaren bi une desberdin.
Luis Murugarrenek, 1584 urtean datatzen du Antilako Juan Bataiatzailearen izenarekin, Orioko senadiaren inguruetan, harkaitz batzuren gainean eraikia dagoen Juan Bataiatzailearen ermita hau.
Talaia moduko batean kokaturik dago, itsasgizonen babes eta zuzendari izan nahi balu bezala.
Ermita honetan ere aldareko zulo batean burua sartzeko ohitura zegoen. Aralarko San Migel, Usurbilgo San Esteban, Hernaniko Zikuñagako Andra Maria eta beste zenbait elizetan bezala.
San Martin ermita oinplano angeluzuzenekoa da, harlanduzko murruekin, zurezko armadura estalkian eta bi isurkiko teilatuarekin, hauetako bat zurezko egiturazko aterpe bat babesteko luzatu egiten delarik.
Aterpe honetatik sartzen da tenplura, arku zorroztun portada dobelatu batetik.
Barnean, bertako irudien aberastasuna eta barietatea nabaritzen da.
San Juan Bataiatzailearen ermita, berriz, harrizko murruekin eta zurezko estalkia bi isurkiko teilatuarekin duen barrundegi angeluzuzen bat da, bere aurrekalde kanporantz irekia eta zurezko zutagakin egindako sareta moduko batek babestua bakarrik.
Zuzen-zuzenean haitz gainean erakia dago, talai gisara leku altu bat okupatuz.
San Juan ermita kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Bi ermiten estalkien konpontzea, erreteilatzea eta San Martinen Seroretxen aztarnak sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 400.000 pta.
2006ko Plana: 3.000 €