gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '556'

BIKARIO ETXEA

Irudia

San Nikolas parroki elizatik gertu dagoela eta "bikario etxea" izenez ezaguna dela kontuan hartuta, garai batean apaizetxea izan zela pentsa dezakegu. Dena del, gutxienez XIX. mendearen erdialdetik aurrera jabetza partikularrekoa da.
Etxeak oinplano errektangularra eta hiru oin ditu. Bi fatxada ditu agerian, izkina eginez, eta beste biak artekohormak dira. Horietako bat fatxadaren lerrotik atera egiten da eta goranzko hegalkina du, kareharri landuaz egina. Teilatua bi isurkikoa da eta galdurra fatxada nagusiaren perpendikularra du. Bi fatxadetan bilbadura agerian dago eta aurrekoan bi balkoi daude, lehenengo oinean arrunta eta bigarrenean korritua, alderik ade doana.
Orain dela urte batzuk etxean sute haundi bat izan zen eta oso hondatua geratu zen. Teilatuaren zati bat erorita zegoela, barrualdea ere gero eta gehiago hondatu zen eta etxea ia aurri geratu zen. Zutik kanpoko hormak eta teilatu puska batzuk bakarrik zituen, eta horiek berak ere nahiko egoera txarrean.
Jabeek eskatuta, Orioko Udalak etxea aurri aitortzeko espedientea hasi zuen, geratzen zena bota eta etxe berria eraiki ahal izateko.
Fatxadetan zeuden bilbadurak, balkoiak eta beste elementu arkitektoniko batzuk ikusita kanpoko hormak behintzat inguruaren estetikarako oso garantzitusak zirelakoan, izapide administratibo luze bat jarri zen martxan, gutxienez etxearen kanpoko itxura gorde nahian. Horren ondorioz, etxea birgaitzeko proiektu bat idatzi zen eta bi fatxadak oso-osorik errespetatu zituzten, horrek eragindako gainkostuaren ordainez jabeei dirulaguntza bat eman zitzaielarik.
Kalteordaina 1994ko aurrekontuan onartu zuen Aldundiak eta 3.000.000 pezetakoa izan zen.
Obretan ari zirela hormetan zenbait pintura azaldu ziren: hiru belauntzi, gorriz margotuak, eta eguzkilorearen antzeko bi figura geometriko, landutako egurretan apaingarri gisa erruz erabili ohi direnen tankerakoak. Pintura horiek Artelekuko zaharberritze tailerreko adituek atera zituzten, euskarri zurrunetan itsatsi eta aztertu ahal izateko.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Fatxadak sendotzea eta pintaruk berreskuratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 3.000.000 pta.


ORIO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net