XVIII. mendeko baserriaren ohiko eredua da, eta etxebizitza eraikinaren lehenengo solairuan dago; beheko solairua, berriz, nekazaraitza eta abeltzaintzarako erabiltzen da.
Fatxadetako hormak harlangaitzezkoak dira, eta hareharriz landutako eskantzuak eta azpadurak dituzte beheko eta lehenengo solairuetan. Teilatua azpiko solairuan, berriz, ageriko egurrezko bilbadurak ikusten dira, zeramikazko adreilu trinkoetako hormatalekin.
Haritzezko barneko egitura kalitate handikoa da, eta oso ongi gordeta dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta egurrezko zurajea sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 750.000 pta.