Baserri eder hau oinplanoz laukizuzena da eta bi isurialdeko estalkia dauka. Harri-horma luzituak dauzka. XVI. mendearen bukaeran egina da, eta harrezkero gorde du zurezko egitura jatorrizkoa, habe luzeko dolarearen zatiak barne. Pilareak harrizko oinen gainean daude eta behe solairutik estalkirainoko piezak dira. Lehen solairu edo ganbaran, oholtza matxinbratuzko itxiera bertikalak ditu. Barruko eskailera ere garai berekoa du. Oraingo fatxada nagusia jatorrizkoa baino berriagoa da (XVII. mendekoa). Harrizko kantoi eta leiho ertzak XVII. mendean baserria handitu zenekoak dira. Zaharberrikuntza eredugarria izan du, elementu interesgarri guztiak gorde baitira.
Eraikin hau Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartuta dago. 2000ko martxoaren 22ko Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zimendu egitura sendotzea eta estalkia birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 3.000.000 pta.
2001eko Plana: 2.000.000 pta.