Planta karratuko ermita honek, lau isuriko estaldura du. Manposteriazko hormak eskantzuetan eta silarrezko bao inguru apainduak. Ermita hau bere albo batean San Andres baserriari adosatua dago. Sarrera, ate dintelduaren bidez.
XVI mendean bada ermitan honen berri. Bere inguruan Segurako aintzinakop populazioa biltzen zen, hiria fundatu aurretik.
Halere, egungo eraikinak ez du, itxuraz behintzat, behialako hondarrik kontserbatzen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Harearrizko kanpandorre birrezartzea eta estaldura konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 500.000 pta.