Arrabal kaleko 3an dago Kutxillotegi etxea, eta ezaugarri eta itxura berdintsuko etxe multzo bat osatzen du. Segurako herriak erdi aroan zuen herrigunetik kanpo geratzen zen kale batean barrena eraikitako beste etxe batzuekin batera.
Bi oin eta mandioa ditu, egitura egurrezkoa eta fatxada nagusia bilbadurak agerian dituela. Lehenengo solairua berregin beharra zutenez, jabeek habeak eta solairua hormigoi armatuz egiteko proiektua aurkeztu zuen. Horrek, jakina, etxearen izaera eta itxura neurri batean aldatzea zekarren.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 1.000.000 pta.