Baserriak antzinatasun haundiko elementu batzuk (beheko oinean lodiera haundiko zutabe bat eta harlanduz egindako arku baten zati batzuk) oraindik badituen arren, oraintsu arte errotetxe izan delako du interesa batik bat, 1989. urte arte martxan ibili baita.
Makinak oso egoera onean ditu oraindik, eta kanala eta antepara ere bai, baina urik ez duelako ez dago martxan jartzerik.
Bestalde, baserrtiik gertu bi begiko eta pilare bakarreko zubia dago, uholde baten ondorioz oso hondatua geratu zena. Zubia konpontzeko, azpiak berritu, erdiko pilarea finkotu eta harrizko karelak sendotu beharra planteiatu zen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errota eta zubia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 3.300.000 pta.