Oinplano karratua du, eta teilatua bi isurkikoa. Malda haundi batean dago, eta hortaz, beheko aldetik hiru oin ditu eta goikoaldetik, berriz, mandioa edo ganbara bakarrik du agerian. Fatxadak oso deigarriak dira: denetan egurrezko bilbadurak agerian daude eta tarteko hormatalak harlangaitzezkoak edo adreiluzkoak dira eta entokatuta eta margotuta daude.
Beheko oinean upategia dute, erdikoan etxebizitza eta ikuilua, eta goikoa lastoa, fruta, ortuariak eta horrelakoak gordetzeko erabiltzen dute.
Etxebizitza nahiko gutxi aldatua dago eta ohol bertikalez egindako trenkadaren bat eta haltzari eta tresna tradizional batuzk ikus daitezke oraindik.
Mandioan haritzezko egitura bikaina du baserriak, oso ondo iraun duena eta pieza bakarreko zutabeak eta jabaloi ugari dituena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 500.000 pta.