gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 27, ostirala

 

select * from iglesias where id = '589'

EZOZIAKO ANDRE MARIA

Irudia

Nabe bakarreko planta karratuko baseliza honek, kanpoaldetik kontrahormez hornituriko zortzialdeko absidea du. Fatxadaren zabalera osoan zurezko egitura duen portiko oinetan. Bertatik, eta erdi-puntuzko arkuan dobelaturiko portada baten bidez, ermitara sartzen da.Aldareaurrea gurutzeria gangaz estalia agertzen da.
Leku goitikatu batean kokaturik, beraien artean harrizko eskalinaten bidez maila ezberdinetan komunikaturiko plaza edo terraza batzuk iragan ondoren, ermitaren ateaurrera heltzen gara.
Aipatu harrizko eskalinata hauek Soraluzetik Ezoziako ermitaraino zihoan aintzinako galtzararen errematea osatzen dutelarik.
Nahiz eta askoz lehenago existitzen zela zalantzarik ez eduki, lehendabizi Soraluzeko beste ermita batzuekin batera aipatua ikusten dugu. Ochoa Ybañez Yrurekoak 1518ko Martxoaren 9an, Andres Ybañez Yrure eskribauari eskaini zion testamentuan.
Ermita hau "Santa Maria de Oceycia" izenaz agertzen da, eta berarentzat bi erreal donatzen dira.
Uste dugu tenplu honen egungo konfigurazioa, XVII. mendearen hasieran buruturiko berriketa eta handitze obren ondorioa dela, 1614ko Martxoaren 27 egunean Pedro Yraolakoa eskribauaren aurrean aurkezturiko "Oceyciako hargintza obraren Kontzertu Idazkia, Maeses Martin Landerrainekoak eta Martin Galarragakoak emana, bi hargin hauek jatorriz errexildarrak" honen bidez deduzitzen denez.
1649-1704 aldiari dagokion Udaletxeko Akta Liburuan akordio bat agertzen da, zeinaren bidez Pedro Ochoa Armendikoari lur batzuen emakida akordio bat agertzen den, "Eçoyziako Andra Mari ermitaren estalpea egiteko berak emandako bere aipatu Aramendiako baserria baratza nagusiaren kitatze eta ordaintza gisan".

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Galtzara, sarbide, harresi, eskalinata, plazatxoak eta ermitako atariaren berreskuratzea, larriki kaltetuak ezbehar sail baten ondorioz eta erortze edo erabateko aurri arriskuarekin.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 3.600.000 pta.


SORALUZE

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net