Etxe handi bat da, harri-hormaz egina, izkinetan eta bao ertzetan harlanduak dituela. Bao guztiak zuzenak dira. Behetik gora, hiru solairu gehi ganbara eta bi isurialdeko estalkia ditu. Alde batean solairu bat gutxiago dauka, etxea dagoen tokiko orografiari egokitu zaiolako. Barrenean, aipagarriak dira behe solairuan dauden harlanduzko pilareak, goiko solairuen zurezko egiturari eusten diotenak, eta urkila formako bukaera duten zurezko egiturako zutabe batzuk.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 6.000 €