Laukizuzen formako oina eta bi isurialdeko estalkia ditu. Bi solairu eta ganbara. Hormetan harlangaitza eta harlanduxkoa ditu. Argi handiko portada dauka, arku errebajatukoa, eta agian jatorrian mainela izango zuen. Erdiko arkuaren gainean armarria dauka, hareharrian tailatua. Atzealdeko fatxadan paramentuaren zati batean harlanduxkoa ageri da; baliteke eraikinaren zati zaharrenaren hondarrak izatea.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 2.500.000 pta.