gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '595'

SAN PEDRO

Irudia

Egungo komunikabide modernoek markatzen dizkiguten bideei jarraitzeko ohiturak, sarritan ahantz erazten digu, aspaldiko garaietan bazirela beste bide batzu gure mendietan zehar, gaur urrun eta ahaztuta dauden guneen sortzaiel izan zirenak.
Horietako bat Urkizu dugu, antzinako galtzara baten ondoan koaktua, Erdi Aroko Mendikute gazteluaren inguruan, beste garai batean seguraski, ospe handiagoaren jabe izana. Ez da harritzekoa beraz, honelako leku batek aspaldiko mendeetan eliza bat izatea.
Hala ere, eliza honetaz dugun lehenengo aipamena 1540ean elizbarrutiko ordezkariak egindako bisita batekoa dugu. Garai honetan "Urkizuko San Pedro ermita" bezala ezagutzen zen, bertako serora Dominga de Eceiza zelarik.
1601ean, Francisca de Belaunzaren serora kargua hartzea zela eta, egin zen inbentarioan, honako gauza hauek zeuden Urkizuko elizan: "San Pedro irudi urreztatua ezkerreko eskuan urreztatutako giltza duela, inguru guztia urrezkok apaindura batez adornaturiko bere damaskozko soineko gorriz eta Agnus Dei batekin; beste irudi txiki bat Jesus besoan duela tafetan horizko bere erropatxoekin; erretablo urreztatu hau setazko toka batez eta sarezko lepo batez eta memoria batzu lepotik zintzilik dituela osatzen da; bi aldareen erdian eta zurezko maikla batean dagoen eri urreztatutako gurutze bat".
1617 urtean garrantzi handiko berriztapenak egin ziren ermitan, teilatua eta hormak konpondu eta hiru aldare ezarriz. Trazak Francisco de Landak eman zituen, aldareen eraikitzeaz Juan de Basayaz eskultorea arduratuz. Teilatu eta hormen konponketak Migel de Ayestaranek egin zituen.
Orain aspaldi ez dela atxeki zaion frontoiak, eta inguruko beste eraikuntza batzu ermita hau erdi estalirik utzi dute.
Oinplano angeluzuzen luzatuko nabe bakarreko landa-tenplu txikia, abside stuago batekin eta burualde zuzenarekin errematatua.
Murruak harlangaitzezkoak dira eta estalkia zurezko egiturazkoa, eta teilatua bi isurkidurna.
Barnealdean, mentsula txikitan irozotzen diren luzeka eta zeharkako arkutxoz mugatutako kanoi-erdiko zazpi ganga-trailu edo atalekin estaltzen da nabea.
Absidea, hau ere kanoi-erdiko gangarekin estalia, erdi-puntuko arku batek azpatua ageri da. Erretablo bat dago, San Pedroren taila interesgarri batekin aldare nagusian, eta beste bi erretablo txiki, albo-aldare bantan.
Koru txiki bat ere badu eliza honek, bere oinaldean, zurezko egiturarekin.
Ermitari epistola aldetik eratxekita, apaiz-etxea aurkitzen da, eta oinaldean pilotaleku bezal erabilitako aterpea.
Estalkitik gora oinplano lauangeluarreko kanpandorre moderno bat gailentzen da, hormigoiz egina eta lau isurkiko estalkiarekin.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zaharberritze lanak, beraz, akats horiek konpontzeko bideratu dira, narriatutako zurezko egitura piezen finkapen, sendotze ala ordezkapenaren bitartez, kasuak kasu, eta ia erabat berrituz estaldura-elementuak, ohizko zeramika kurboa mantendu delarik eta erretabloen errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 300.000 pta.
1989ko Plana: 4.500.000 pta.


TOLOSA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net