gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '60'

SAN MIGEL GOIAINGERUA

Irudia

Eliza hau eraikitzen XVI. mendearen lehen erdian hasiko ziren, jakina baita mende horren erdialdean Migel Elizpuru eta Gregorio Etxeberria hargin maisuak hormak eta kapera nagusia egiten aritu zirena. Hala ere, arazo teknikoak sortuko ziren noski, beti sortu ohi ziren ekonomikoez gainera; izan ere, gaur hobeto dakigunez, eliza dagoen tokiko zoruaren ezaugarri geologikoak direank izanda, zaila da hor eraikitzea.
Bestela ezin liteke ulertu, eliz agintariek hara egiten zituzten bisita pastoraletan behin eta berriz elizako hormetako lanak jarraitzea komeni zela esan aren lan horiek 1633. Urtera arte ez hasi izana. Bada, urte horretan hitzartu zuten hormak, teilatuak eta gangak egitea Martin Ulazia Esolagarekin, eta egin, haren iloba Pedro Ulaziak egin zituen hurrengo urteetan.
Lan horiek aztertzen Martin Abaria, Frantzisko Çubicoeta eta Joan Aranburu ibili ziren 1647an. Kostua 20.178 erreal izan zen. Hala ere, 1650ean konpondu beharreko zenbait akats aurkitu zituzten. 1692an, berriro, eliza erotzeko arriskuan zegoela iritzi zioten eta hormak gehiago altxatzeko eta kanpandorrea egiteko baimena eman zen. Lan horiek Ignazio Sarasolak egin zituen Esteban Abaria eta Juan Zabalak jarraibideak emanda.
Hala eta guztiz ere, XVII. mendean egindako gangak ez ziren oso egoera onean egongo nonbait, 1752an gangak egiteko baimena eman baitzen. Lan hori Joan Baptista Zumeta igeltsero maisuak egin zuen. Urte batzuk lehenago, 1733an, koruko arkua Pedro Orkazagirrek egina zuen.
Agiriek erakusten duten arren Altzagako San Migel elizak bere erretaula seguru asko XVI. mendekoak bazituela, gaur egun han dagoena 1740 aldera Idiazabaldik ekarria da.
Barrenean, erretaula nagusi ederra du, bere oina, hiru estaiak eta sabaikoarekin. Erdiko kalean sagrarioa, ekisaindu bat eta herriko zaindari San Migelen irudia daude. Ezker-eskuin sei baxuerliebe polikromatu, estai bakoitzean bina. Erretaularen aldamenetan lau horma-hobi ageri dira, alde batekoetan Doloretako Andre Maria eta San Luis Gonzaga, eta beste aldekoetan San Jose eta San Lorentzo daudela. San Lorentzoren irudi hori lehenagoko erretaula batetik dator, Jeronimo Larreak egin eta 1546an kendu zenekotik. Multzo osoaren buruan Jainko Aitaren irudi bat dago, mundu bola bat eskuetan duela.
Eliz gurutzearen bi besoetan aldare bana daude, bata Andre Mariari eta bestea Doloretakoari eskainiak.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zimentuak azpiberritzea, drenajea hobetzea, pitzadurak konpontzea, estalkiak berritzea, korura igotzeko eskailera, erretaula nagusia eta albokoak, pulpitua eta Kristo gurutzekoa zaharberritzea, eta elementu higigarrietako xilofagoen aurkako tratamendua.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 5.300.000 pta.
1995eko Plana: 7.000.000 pta.
1996ko Plana: 13.850.000 pta.
1999ko Plana: 1.000.000 pta.
2000ko Plana: 400.000 pta.
2001eko Plana: 11.500.000 pta.
2002ko Plana: 18.750 €


ALTZAGA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net