gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '62'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Gaur egun dauden datuen arauera, eliza hau 1535 urtean eraiki zen, eraikitzeko baimena data honetan lortu zelarik Iruiñeako Gotzaitegiarengandik.
Orduan, hargin lanen ardura Altzoko Juan Martínez de Aizpe maisuari eman zitzaion, lana azapi urte buruan amaitu zuelarik. Denbora horretan elizaren kanpoko hormak altxatu ziren.
Etenaldi luze baten ondoren, hau bitarte ekonomikoen ezarengatik gertatu zen, lanekin jarraitzeko 1566 urtean Albisturko Miguel de Iriarte hargina kontratatu zen, dirudienez hitzarmeneko denboran elizara beharrezko harriak bakarrik eramatea lortu zuelarik.
1610 urtean, Amezketako Domingo de Sarasola eta Lizartzako Domingo de Lizi eta Cristobal de Aguirre harginek gangak itxi eta kiribil-eskilaradun egurrezko kanpandorrea eraikitzeko konpromezua hartu zuten.
Eliza ia erabat amaituta geratu zela uste da, izan ere 1625 urtean korua eraiki bait zen eta 1632 urtean Diego de Mayora eskultoreak aldare nagusiko erretabloa egiteko enkargua jaso bait zuen, lan hau 1636 urtean amaitu zelarik.
Zenbait urte beranduago, zehazki 1645 urtean, Pedro Garmendia Abaltzisketako hargina kontratatu zuten, kanpokaldeko zurkaitzak osatzeko.
Azkenik, 1684 urtean, Alegiko Ignacio de Iriondo harginaren eskuetan utzi ziren dorrea harriz eraikitzea, aurrekoa egurrez egina bait zen eta sakristiaren eraikuntza. Lan hauek 1717 urtean amaitu ziren.
Saloi-oinplano eliza, bi atal eta burualde zuzeneko nabe bakarrarekin. Atzeko elizpea zurezko egiturazkoa, tenplurako sarrera ematen duen portad babestuz.
Nabea gurutze-gangekin estalia dago, hauen nerbioak fuste zilindriko eta kapitel eta harroin gotikozko kolometan deskargatzen direla lau angeluetan, eta mentsula edo euskarri jaso batzuetan, bi atalen banapen-lerroetan.
Harlangaitzezko murruak beheko partean eta harlanduzkoak enparatuan, kanpoko istribuekin sendartuta. Ikusten zaio erdi-puntuko arku bat, gaur egun takatua, nabearen lehen atalaren bukaeran, ebanjelio aldean.
Oinplano lauangeluarreko dorrea, bola batean amaitzen duen arbelezko estalki zorroztuarekin, albo-murruari epistola aldetik eratxekita.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Edifizioaren estalkien berriztapen orokorra, kanpoko hormen saneamenduko lanak, barnealdeko apailatzea eta erretaula errestauratzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 2.000.000 pta.
1986ko Plana: 2.100.000 pta.
1989ko Plana: 1.000.000 pta.


ALTZO

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net