Baserri interesgarria, laukizuzen formako oina eta bi isurialdeko estalkia dituena. Bi solairu eta ganbara ditu. Harri-horma agerikoak ditu, eta izkinetan eta bao ertzetan harlanduak. Fatxada nagusian ganbararen itxiera harri-hormazkoa da, baina aldaketa berria dirudi, eta seguru asko lehenago zurezko bilbadura izango zuen. Barrenean, azpimarratzekoak dira leihoak, harlandua agerian dutela, eta zurezko egitura, egoera onean dagoena, estalkian izan ezik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 1.100.000 pta.