Amasan du jatorria Billabonako udalerriak. Agirietataik dakigunez, 1350erako bazen San Martini eskainitako eliza bat Amasan.
1541. urtean Amasako Migel harginari eliza haunditzeko edo berregiteko obrak agindu zizkioten, abside edo kapera nagusitik hasita. 1555. urtean Anton Tornaletxeak zuen obren ardura, eta haren ondoren Domingo Akizetzea aritu zen hargin lanean. 1562. urtean Domingo Larrea harotz maisuari eman zioten teilatuak egiteko ardura eta 1569an, berriz, Domingo Aransastrokiri gangak egitekoa. Honek berak hartu zuen bere gain 1582an sakristautza egiteko lana.
Dirudienez urte haietan amaitu zen elizaren eraiketa, izan ere 1593an erretaula enkargatu zioten Pedro Gokoetxea izenekoari. Agian erretaual errenazentista horren aztarnak dira orain dela gutxi arte sakristautzan gordeta egon direnak.
Nabeari erantsitako bi besoak XVII. urtean eraikitakoak dira.
Aldare nagusian gaurregun dagoen erretaual barrokoa XVIII. mendekoa da eta, Juan Elias Intxaurrandiagaren proiektuari segituta, José Ignacio Lavik egin zuen 1767an hasita.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Egituraren elementu batzuk sendotzea, estaldura berritzea, gangei gainetik funda bat jarri sendotzeko, barruko aldera berritzea eta erretaula errenazentista zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 12.000.000 pta.
1992ko Plana: 5.400.000 pta.
1993ko Plana: 4.000.000 pta.