Eraikin isolatu hauek, planta errektangular eta bi isurkiko estaldurak dauzkate. Fatxadan, zurezko bilbeak agerian azaltzen dira; hormapikoaren goikaldea itxi eta zabaldu, oholduraren bidez egiten delarik.
Bi baserriok, gailurrak osatzen duen planu bertikalean bereizturik aurkitzen dira.
Ezaugarri arkitektonikoek, baserri hauek oso zaharra direla antzematen dute.
Bi baserri hauek, antza denez, XVI. mendean egin eta XVII.an eraldatu egin ziren.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura eta fatxadaren bilbeen konpontzea aurrez existitzen zen zurezko egitura zaharra mantendu delarik.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana:
Antsusieta baserria: 1.150.000 pta.
Aiestaran-Goena-Beheko baserria: 550.000 pta.