Hiriko etxe irekia da, parroki elizaren inguraun kokatutakoa. Hiru solairu ditu eta lau isuriko teilatua.
Fatxada nagusia nabarmentzen da, eta bere osakeran goiburua duen sarrerako ateak, harrizko mentsuletan oinarritutako balkoi batek eta moldura batez inguratutakoak, eta mentsula bat eta aldameneko bi zutoinen artean kokatutako leiho batek osatzen duten ardatz zentral garbi bat ageri da.
Gainerako baoek harlanduzko itxiturak eta molduratutako mentsulak daukzkate.
Molduratutako elementuen eta motibo apaingarrien ezaugarri barroko nabarmenak direla eta kronologikoki XVIII. mendean koka dezakegu eraikin hau.
Barrualdea nahiko ondo gordeta bazegoen ere, behar-beharrezkoa zen teilatua konpontzea, eraikinaren etengabeko narriadura sihesteko, Zaldibiako udalak, jabea izanik, erabilpen kulturala eman nahi baitzion.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 3.000.000 pta.