gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '641'

SANTA KLARA

Irudia

Mariana de Zarauz eta Gamboa, Zarauztarren Etxeko Andreak, alarguna zelarik sortu zuen moja frantziskotarren Santa Klara Komentua, 1610eko Urtarrilaren 1ean Madrilen eman ziren Felipe III erregeren lizentziarekin eta errege Prebisioarekin.
Maria bere alaba zaharrena, 1605ean alargundua, eta Klara gazteenarekin batera behin behinean klausuran bizitzeko baimena lortu zuen Iruñeko Apezpikuarengandik, gaur egun Narros Jauregia den bere jauregian. Han bizi izan ziren Leramko komentutik etorritako beste bost mojekin batera, 1611ko Maiatzatik 1623ko Abuztuan komentuko lanak amaitu ziren arte.
Hain zuzen ere, lanak ia bukaturik zeudela, 1623ko Abuztuaren 10ean, komunitateko eraikuntza berrira joan ehar zuten bezpean, hil zen Mariana Andrearen alaba gaztea.
Kleroak eta Zarauzko herriak parte hartu zuen zeremonia batean, ospe handiz eraman zuten gorpua Zarauztarren Jauregitik Santa Klara komentu berrira, eta bertako elizan lur eman zitzaion.
Komentua irudi aurrntekoa, latza materialetan eta bao txiki batzuekin fatxadetan erregularki banatua da.
Eliza gurutze latinezkoa da, zortzialdeko absidearekin. Nabearen hiru atalak eta kaperak, kanoi-erdiko gangarekin estaltzen dira, pilastratan deskargaturiko erdi-puntuko fajoi-arku eta arku toralek eusten diotela. Gurutzadura, arku toraletan deskargatzen den kupula esferiko batek estaltzen du.
Kanpoko murruak hareharri landuzkoak dira, eta horma-bularrekin sendotuak daude. Hiru hutsuneko ezpataina batek errematatzen du fatxada.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketak elizaren teilatuan eta euriurentzako hodien eta zorrotenen berrikuntza.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 1.500.000 pta.


ZARAUTZ

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net