gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 20, larunbata

 

select * from iglesias where id = '643'

VISTA ALEGREKO BEGIRATOKIA

Irudia

Muñiz markesaren jauregi zaharreko lorategietako alderdirik garaienean, 1913. urtearen inguruan, Vista Alegreko dorrea, errotonda edo begiratokia izenez ezagutzen den pabiloi edo tenplete bat eraiki zen.
Gaur parke publiko bihurturik, jauregi inguruko lursail pribatu hartatik gorde diren eraikuntza hondar gutxitako bat da.
Zirkuluerdi formako pabiloi ireki bat da, zirkuluerdia zutabe klasiko lirainen ilara batek mugatua dagoena. Atzeko horma zuzenak, berriz, lurraren desnibela dela eta, euskarri lana egiten du. Espazio nagusi hau hareharrizko zokalo edo basamentu batean oinarritzen da, eta zabaltza edo estalki lau batean bukatzen da, bertara, atzeko hormari atxikitako harmailadi baten bidez iristen delarik.
Tenplete honek duen interesa, alde batetik, aparteko eraikuntza izatetik datorkio, eta, besteteik, materiala eta diseinuaren arteko kontrastetik, hormigoi armatua bezalako material berri bat erabili baitzen, lengoaia klasikotik ateratako formak zituen edifizio bat eraikitzeko.
Tenpletearen eraikutnza ezaugarriek, aire zabalean, eta zabaltza eta eustorman inolako iragazkaiztasunik gabe, azken urteotako mantenimendurik ezarekin batera, egoera larrira eramana zuten.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zimentazioa altzairatzea, euskarriak jartzea eta saneamendua egitea, zutabe, habeeta eta airean zeuden armadurak babestea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 2.000.000 pta.


ZARAUTZ

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net