gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '644'

URTETAKO SAN SEBASTIAN

Irudia

Zalantzarik gabe, Urtetan Erdi Aroan ermtia bat izan zen. Hala ere, gaur egungo eliza, oinplnao errektangularrekoa eta bi isuriko teilatua duena, XVI. mendearen erdialdean egindako berreraikuntzaren ondorioa da, puntu erdiko arkuko ate dobeladunak eta fatxadetako kareharriz landutako harriek hala erakusten dutenez.
Barrualdean, garai horretako hondarrak badira ere, atzeko hormako harrizko aldaeetako asentuak dituen leihatea, kasu, hainbat elementu garrantzitsu desagertu dira, alegia, koroa, aldare eta erretaulak, eta, agian, zeru bat edo aldarearen alderdia babesten zuen egurrezko ganga, presbiterioaren inguraun, aldeetako bi hormetan antzematen diren harrizko mentsula batzuk aztertuta pentsa daitekeenez.
Kanpai horma barrokoa da, XVIII. mendearen erdialdekoa, eta ataria berri-berria da.
Azken urteotan, estalkiaren zurajeko hiru sestrak ondo bazeuden ere, ez zen berdin gertatzen gapirio, lata eta teilekin, itoginak bazirela narmena baitzen.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizaren estalkia berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 2.500.000 pta.


ZARAUTZ

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net