XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik ez da ia ezer gelditu: oinplanoaren traza, gurutze latindarraren formakoa, eta sarrerako atea, elizaren hegoaldean atxikita dagoen eraikin osagarri handi batean gordea; besterik ez. Barnealdea gangaduna da, barrokoaren garaian egina. Aipagarriak ditu erretaula nagusia, errenazentista, Araoztarrek egina, eta aldamenetako bi kaperetako erretaulak. Kanpandorrea oin karratuko eraikin exentu bat da, hiru solairukoa, eta bertan dago, erlojuaz eta kanpaiez gainera, Zarauzko historiari buruzko museo txiki bat.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizako eta kanpandorreko estalkiak birgaitzea, herriko museo historiko gisa egokitzeko, eta nabeko zola saneatzea eta isolatzea eta zoladura jartzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 4.000.000 pta.
2001eko Plana: 18.000.000 pta.
2004ko Plana: 48.000 €