Elizako zaharberritze lanak zirela eta, azterketa arkeologiko bat egin zen, kanpandorrearen barnean lehenago egindakoaren osagarria. Horren ondorioz, inguru horretan izandako giza okupazio handiarekin lotutako estratigrafia arkeologiko garrantzitsu bat dokumentatu zen. Erregistroan jasotakoen artean, hauek: Burdin Aroko materialak; erromatar garaiko eraikuntza elementuak eta bestelako gauzak; dorrean, Erdi Aroko nekropoliko hiru mailak; eta gaurko parrokiaren aurretik izandako bi kristau eliza.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Aztarna arkeologikoak kontserbatzeko eta balioztatzeko lanak.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 39.890 €
2004ko Plana: 101.406 €
2005eko Plana: 105.000 €
2006ko Plana: 107.000 €