gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 22, igandea

 

select * from iglesias where id = '651'

ANDUEZAKO SAN BARTOLOME

Irudia

Herri tradizionaren arabera, ermita hau Zegamako lehenengo parrokia da, eta, ustez kapitel erromaniko bat gorde izanak, gaur egun, urbedeinkatu ontzi bihurtuta, ermita honen sorrera antzinera kokatzera eramaten gaitu.
Hala ere, ez dago hipotesi hori berresten duen ez dokumenturik ezta bestelako zantzu estilistikorik ere, papertan ageri diren lehenengo berriak XV. mendearne amaieratik baitatoz, eta gaur egun duen kongigurazioa barrokoaren garaiko berreraikuntza lanen ondorioa da.
1689.eko apirilaren 1eko dokumentu zahar batek dionez (ermitara egindako bisitaldietako batean horren kopia jaso genuen), Juan de Zaldua eta Esteba de Laraza, Pedro de Ituruburuk deituak izan ziren "etxe eta ermitako hargintza eta zurgintza lana neurtu eta aztertzeko...", egindako lanak 1876 kobrezko errealetan tasatuz.
Gure eskuetara iritsi den dokumentuaren edukitik (lerro bat falta zaio, gainera), badirudi hbertako zaharren testigantza kontuan hartuta, behintzat, lan horiek Maria de Iturburu serorak bere karguaz jabetzean egindako ehun dukaten ekarpenari esker eginak zirela.
Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboko hainbat dokumentu aztertuta, 1649ko bat aurkitu dugu, eta, dokumentu horretan Maria de Itubururen izendapena ageri da, Domenja de Berasategiren ordez ermita horretako serora gisa. 1657ko beste bat ere aurkitu dugu, eta horren arabera, bere eginkizunetatik urrunarazi zuten "pertsona batekin izandako tratu debekatuak direla eta, duintasuna galdua baitzuen, pertsona horren izena ezkutuan gordetzen bada ere..."
Hargintza eta zurgintza lan horiek Juan de Zaldua hargin maisuak eta Esteban de Larraza aurgin maisuak, garai hartako maisu adituek neurtu eta aztertutakoak, Maria de Iturburuk emandako ehun dukatei esker eginak izan zirela onartzen badugu, garai hartako antzeko beste hainbat lanen kostuarekin alderatuz aztertuata, diru kopuru horrek munta handiko esku hartze baten aurrean jartzen gaitu, eta ondorioa hauxe litzateke, alegia, balitekeela ermita honen eraikuntza XVII. mendearen erdialdean egin izana, kronologia hori ezaugarri formal eta eraikuntza mailakoekin bat baitator, kanpoko horma eta baoetan nahiz estalkiaren egurrezko barne egituran.
Horrek ez du esan nahi data horretan bestelako berrikuntza lanik egin ez zenik, are gehiago, aspalditik, XIX. mendean agina, San Bartolome ermitak inguruetan eraiki zen kanposantuko kaperaren funtzioa betetzen duela kontuan hartzen badugu.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Hormak iragazkaiztzea, estalkia berriztatzea, barruko aldera egokitzea eta erakustoki-tenpletea zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 2.600.000 pta.
1998ko Plana: 2.500.000 pta.
2000ko Plana: 1.000.000 pta.


ZEGAMA

Situación del pueblo.

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net